Talde Independienteen Batzarra Etxebarrin.
Pasa den
ostiralean, Urtarrilak 22, Talde Independienteen Batzarra ospatu zen Etxebarrin.
Hauek dira gure
herri eta bizilagunentzat interesgarri diren gaiak amankomunean jartzeko
erabiltzen ditugun topaguneak. Horretaz gain, eztabaidak eta akordio
garrantzitsuetara iristen da eta EUDELen Lur Batzordeetan nahiz Batzorde
Orokorrean ditugun ordezkariek izango dituzten irizpideak zehaztu egiten dira
ere.
Batzarrean 35
herrietako ordezkariek hartu zuten parte, Etxebarri, Muskiz, Laudio, Abadiano,
Mungia, Gorliz, Arrigorriaga, Orozko, Barakaldo, Karratza, Zalla, Santurtzi,
Abadiño eta Zaratomokoak besteak beste.
Oraingoan, Udal
finantzaketa edo UDALHITZen 2016rako lan hitzarmena bezalako gai garrantzitsuak
landu ziren.
Gai zerrenda osoa
ondokoa izan zen:
·
Udal finantzaketa. Itundutako zergetan udalen parte
hartzea
·
Bizkaiako Foru Aldundiak katastroaren berriskupenari
buruz egindako proposamenaren ondorioz, balio katastralen igoerak eta hauek
gure herritarrek ordaintzen duten OHZn izango duten eragina.
·
Asiako liztorra. Udalei helarazten zaie berau
kontrolatzeko eskumena.
·
Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen zerrendari
buruzko dekretuaren garapenaren proposamenaren aurrean talde independienteen
jarrera
·
UDALITZ, 2016 Lan hitzarmena
Puntu hauen
gainean izandako eztabaida eta bukaerako adostusanaren ostean, eta ia 3
ordutako batzarraren ondoren, 2016ko Martxoaren 4ean Zaratamon izango den
hurrEngo batzarrerako geratu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Solo se publicaran los comentarios escritos sin faltar al respeto.